Sexu eta afektibitate aholkularitza zerbitzua eskainiko da gazte eta nerabeentzat
Hezkuntza sexuala
BINKE / 2022ko ekaina
Sexu eta afektibitate aholkularitza zerbitzua eskainiko da gazte eta nerabeentzat
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Prostooleh
Galdakaoko Udalak gune konfidentziala eskaini gura du gazte eta nerabeek sexu eta afektibitatearen inguruan izan ditzaketen edozein zalantza edo ardura argitzeko, harreman osasuntsuak sortzeko helburuarekin. Doako aholkularitza zerbitzua eskainiko du horretarako.
Galdakaoko Udalak sexu eta afektibitatearen inguruko doako aholkularitza zerbitzua eskainiko die gazte eta nerabeei. Udalerriko gazteen artean sortzen diren harremanak osasuntsuak, errespetuzkoak eta berdintasuna bermatzen dutenak izan daitezen jarri da abian proiektua. Helburu nagusi honekin batera, indarkeria matxista prebenitzeko eta ahalik eta arinen detektatzeko «erreferentziazko zerbitzua» eman nahi du Udalak.
Aholkularitza, arreta eta laguntza zerbitzua emango da, gazteek eta nerabeek sexualitatearen eta harreman afektiboen inguruan izan ditzaketen ardura, zalantza edota zailtasunak eztabaidatzeko eta lantzeko, horiei guztiei erantzun bat eman nahian. Landuko diren gaiak honelakoak izango dira:
- Indarkeria matxistak
- Genero-identitatea
- Sexu-bizipenak
- Zailtasunak, jokabide txarrak
- Tabuak, mitoak eta errealitateak
- Sexu-aniztasuna
- …
Gune konfidentzial bat sortu gura da, beraz, kontsulta bat nahi izatekotan hauek dira bide posibleak:
Korreo elektronikoa: gpuntua@galdakao.eus
Telefonoa, WhatsApp eta Telegram: 675 700 089
Aurrez aurre: Plazakoetxeko 1. Txaleta, 2. pisua. Eguaztenero 17:00etatik 19:00etara.