Siriaren egoerari buruzko hitzaldia hartuko du gaur Herriko Bentak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Reuters
Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak Siriari buruzko hitzaldia antolatu du gaurko, urtarrilak 13, Herriko Bentan. Saioan gaur egungo egoeraren azterketa egingo da.
Siriako gobernua abenduaren hasieran erori zen, Assad familiaren 50 urteko nagusitasunaren ostean. Matxinoek Damasco erasotu zuten eta gobernuaren kontrolpeko lurraldea zeharkatu zuten.
Honen ostean, herrialdearen etorkizuna zalantzagarria da adituen arabera eta hau da hain zuzen gaur, urtarrilak 13, aztertuko dena Herriko Bentan.
Galdakaoko Elkarlaguntza Sareak ‘Zer gertatzen ari da Sirian’? saioa antolatu du 18:30ean eta honetan gaur egungo egoerari buruz hitz egingo dute.