Urreta Taekwondo Taldeak lau domina lortu zituen Bizkaiko Borroka Txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Urreta Taekwondo Taldea
Maiatzaren 19an Bizkaiko Borroka Txapelketa antolatu zen Bilbon, benjamin eta kimu kategorietan. Honetan, besteak beste, Urreta Taekwondo Taldeak parte hartu zuen eta galdakoztarrek lau domina lortu zituzten.
Ehunka gaztetxo batu ziren pasa den maiatzaren 19an Bilboko Bizkaia frontoian Bizkaiko Borroka Txapelketan parte hartzeko. Benjamin eta kimu kategoriako lehiaketa hau hartu zuen frontoiak eta parte-hartzaileen artean Urreta Taekwondo Taldeko zenbait kide izan ziren.
Talde galdakoztarrak oso emaitza onak lortu zituen eta guztira lau domina eskuratu zituen: urrezko bat, zilarrezko bi eta brontzezko bat. Hauek izan ziren irabazleak:
- Oier Palma, urrezko domina
- Iker Gonzalez, zilarrezko domina
- Adei Diez, zilarrezko domina
- Peio Fernandez, brontzezko domina