Urtebietako adinekoen zentroak eta Ostatu tabernak irabazi dute Udaberriko Pintxo Ibilbidea
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udalak
Hiru asteburutan Galdakaon zehar egin den Udaberriko Pintxo Ibilbidearen sariak iragarri ditu Galdakaoko Udalak. Herri epaimahaiaren lehen saria Elkarbizi Urtebietako adinekoen zentroak irabazi du eta profesionalarena aldiz, Ostatu tabernak.
Galdakaon onddo eta perretxikoen presentzia ezaugarri nagusi duen Pintxo Lanperna lehiaketaren arrakasta ikusita, antzeko ekimena antolatuko zuen hiru asteburutan zehar Gu Dendari elkarteak, Galdakaoko Udalarekin eta Gertutasunarekin elkarlanean.
Galdakaoko 21 tabernek parte hartu dute formatu berriko lehiaketan, lau gunetan banatuta, eta sari banaketa ekainaren 18an egin zen Torrezabal Kultur Etxean
Herri epaimahaiaren saria Elkarbizi Urtebietako adinekoen zentroak irabazi du. Epaimahai profesionalaren lehen saria aldiz, Ostatu tabernak jaso du, bigarrena Kome y Kallak eta hirugarrena Sorgiñek.