Volando Boys: «Gure mailara ez dira heltzen Komandolasbu eta Borraskas kuadrilak»
Volando Boys kuadrila @volandoboys99
BINKE / 2020ko ekaina
«Gure mailara ez dira heltzen Komandolasbu eta Borraskas kuadrilak»
GALDERAK: Antrotarrak kuadrila @antrotarrak
Volando Boys? Nora? Gaur Galdakaon, baina batek daki bihar non egongo garen… Uda dator, eta horrekin batera, gure udako gau zoroak. Hala ere, aurten txosnak eta kontzertuak faltan botako ditugu, eta baita festa ondorengo pintxoak ere.
Bideo bat ikusi dugu Instagramen: «Los subencionados». Suposatzen da barregarria izan behar dela? Bueno, bideo horrek gure kuadrilako espiritua eta maila ona islatzen du. Bestalde, mota honetako bideo asko ditugu esku artean, eta laster, gure Instagramean izango dituzue ikusgai; edota baliteke gure Tik Tok-ean ere ikusgai izatea.
Fornite edo Minecraft? Entzunda dugu bideo-joko horiek oso jokatuak direla gazteen artean, hala ere, hori ez da gure kasua; guk ohe-jokoak nahiago ditugu. Kamasutra postura asko landu ditugu urte hauetan zehar eta baliteke Antrotarrek gure teknika bereziak ezagutu nahi izatea. Argi izan zuen galderak arazo barik erantzungo ditugula; irakasle apartak gara.
Ligatzen duzuenean, Galdakaoko zein tokitara gustatzen zaizue joatea zuen bikotetxoarekin? Gure izenak dioen bezala, alde batetik bestera hegan goaz Galdakaoko txokoak ezagutzen. Batzuek portalak nahiago dituzte, eta alde batetik bestera ate joka joaten dira, beste batzuk, aldiz, tradizionalagoak dira eta Eguzkibegiko aldapa bisitatzen dute.
Zer nahiago duzue, Topan edo Jazzgin amaitzea gaua? Guk Jazzgi nahiago dugu, bertan estatistika onak lortu izan ditugulako azken denboraldian «fully txirula» amaitzen dugulako. Gainera, Jazzgiko goizeko bostetako dardoak oso gustuko ditugu, askotan «highly morangas» goazelako eta puntuazio altuena lortu arte gelditzen garelako.
Kuadrilako norbait alkate izendatu beharko bazenukete?Denok uste dugu Peio izango litzatekeela alkaterik onena. Bere Youtuber gaitasunak direla eta, herritarrekin harreman ona mantenduko lukeela uste dugu: «Ent ent ent, Peio president!». Gainera kuadrilako nagusiena da, eta guztien artean eskarmentu gehien duena.
Nork errespetatu du gehien konfinamendua eta nork gutxien? Berrogeialdiko arauak errespetatu behar izan ditugu, baina horrek ez du gure arteko harremanean eraginik izan. Houseparty aplikazioaren bitartez egunero deiak egin ditugu eta beti plan alternatiboren bat izan dugu.
Aldaketa klimatikoa dela eta, bunker bat jarriko dute Galdakaon eta hiru kuadrila soilik sartu daitezke. Nortzuk sartuko zenituzkete eta zergatik? Komandolasbu eta Borraskas sartuko genituzke oso jatorrak direlako. Hori bai, argi daukagu gure mailara ez direla heltzen, eta gainera, ez dute jaietako lehiaketan parte hartu. Gainera, bikote politak atera izan dira, eta bunker baten atera ezinik egonda, nork daki zer gertatu daitekeen…
Irina ogian edo sudurrean? Bueno, batzuek ipurdian ere jartzen dute, baina hori ez da gure estiloa. Guk taloak egiteko erabiltzen dugu, hori bai, txorizo lodi batekin lagunduta.