Zamakoa kaleko argiztapena hobetu du Galdakaoko Udalak
TESTUA ETA ARGAZKIA: Irati Alonso García
Galdakaoko Udalak berrogeita hamar argi puntu berri ezarri ditu Zamakoa kalean, farola bakoitzari bigarren beso bat jarri diola. Zebrabideen ondoan daudenek pasabidea argiztatuko dute eta besteek espaloia.
Galdakaoko bost guneetan eta Usansoloko kale batean argiztapena hobetuko zuela ezagutzera eman zuen Udalak duela bi hilabete. Zamakoa kalean dagoeneko argia handitu du, farola bakoitzari bigarren argi bat jarri diola. Zebrabideen ondoan daudenek pasabidea argiztatuko dute eta besteek espaloia.
Guztira, berrogeita hamar argi puntu gehiago jarri dira kale honetan, 38.647,43 euroko inbertsioa —BEZa kontutan hartu gabe— suposatu duela fase honek.
Tximiolarre Behekoan; Zuberoa kalearekin gurutzatzen den gunean; Lapurdi-Ibarluze parkean; Ander Deuna kalean; Udaletxe ondoko aparkalekuan eta Aperribain, anbulategiaren aurrean, ere hobetuko dute argiztapena. Horretarako aurrekontu osoa 112.071,33 eurokoa da.