’10 emakumek, mundua dantzan’ liburua aurkeztuko dute bihar Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Bea Aparicio
Aitzindariak izan diren 10 emakumeren istorioak batu ditu Mercedes L. Caballerok Beatriz Apariciok ilustratutako ’10 emakumek, mundua dantzan’ liburuan. Bihar, martxoak 14, liburua aurkeztuko dute Torrezabal Kultur Etxean.
Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen martxoaren 8an eta honen harira hainbat ekintza antolatu dituzte hilabete honetan zehar Galdakaoko Udalak eta herriko talde feministek elkarlanean, BINKEk jaso zuen moduan.
Besteak beste, ’10 emakumek, mundua dantzan’ liburuaren aurkezpena antolatuko dute bihar, Torrezabal Kultur Etxean 18:00etan.
Aitzindariak izan diren 10 emakumeren istorioak batu ditu Mercedes L. Caballerok Beatriz Apariciok ilustratutako liburu honetan.
Horrela, lanean dantzan norabide berri bat markatu zuten emakumeen hamar biografia biltzen dira: Isadora Duncan, Martha Graham, Mary Wigman, Pina Bausch, Trisha Brown, Carolyn Carlson, Natsu Nakajima, Germaine Cogny, Robyn Orlin eta Anne Teresa De Keersmaeker.