Txelu Bernal (Elkarrekin Podemos): «Udalerri berde, sozial eta feminista batean bizi nahi dugu»
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Binke
Maiatzaren 28an antolatuko dira foru- eta udal-hauteskundeak Hego Euskal Herrian. Galdakaon bederatzi alderdi aurkeztuko dira eta talde bakoitzaren zerrendaburua hobeto ezagutzeko helburuz, galdera batzuk labur erantzuteko gonbitea egin die Binkek alkategai guztiei. Oraingoan Txelu Bernal Elkarrekin Podemosen alkategaiaren txanda izan da.
Zein balorazio egiten duzu azken legegintzaldiaz? Legealdi positiboa, Udaleko ateak herritarrei zabaltzea lortuz. Eta horrek eskatzen zuen aldaketa lortuz, lan-munduan sartu behar zutenei laguntzeko baliabideak inbertituz.
Zeintzuk izango dira zuen ildoak urteetarako? Auzoen ongizatea lortzea, ingurumen-arazoez arduratzea, eremu garaietarako irisgarritasuna, errenta baxuko udal-etxebizitzak eta langabezia desagerraraztea. Udalerri berde, sozial eta feminista batean bizi nahi dugulako Elkarrekin Podemos taldetik.
Zergatik aurkeztu zara alkate izateko? Harro egoteko modukoa da edozein herritarrentzat, zure herriaren ongizateari duintasunez eta gardentasunez laguntzea, herritarren gabeziak ezabatu ahal izateko. Hau da Elkarrekin Galdakaoren proiektua.
Zergatik eman behar dizute botoa herritarrek? Udal-kudeaketa ondo egitea lortzeagatik. Galdakaon Ezkerra elkarrekin ibil gaitezkeela erakutsi dugu, programa eta helburu berberekin, eta zerbitzuen eta sarbideen erosotasuna hobetuz. Azken finean udalerrian bizi-kalitate hobea lortuz.