Victor Trimiño (PSE-EE): «Ilusioa eta ideiak dituen taldea daukagu»
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Binke
Maiatzaren 28an antolatuko dira foru- eta udal-hauteskundeak Hego Euskal Herrian. Galdakaon bederatzi alderdi aurkeztuko dira eta kanpainan murgilduta daude honezkero, herritarrei haien programa azaltzeko ekitaldiak antolatzen. Alderdi bakoitzaren zerrendaburua hobeto ezagutzeko helburuz, galdera batzuk labur erantzuteko gonbitea egin die Binkek alkategai guztiei. Oraingoan Victor Trimiño PSE-EEko alkategaiaren txanda izan da.
Zein balorazio egiten duzu azken legegintzaldiaz? Titular eta iragarkien legegintzaldia izan da, baina hobetzeko ekintza gutxi ikusi ditugu: lau urte ondoren, arazo berberak dauzkagu. Gainera, gardentasun falta egon da.
Zeintzuk izango dira zuen ildoak urteetarako? Auzoetako zerbitzuak eta bizi-kalitatea hobetu nahi ditugu, eta auzoetako merkataritza bultzatu. Aparkaleku eta kirol- eta kultura-ekipamentuen falta konpontzeko lan egin nahi dugu. Gure ilusioa Galdakao bizigarriagoa egitea da, berdegune gehiagorekin: Arantzilleko presa eta Ibaizabal ibaiaren ingurua hobeto zainduz.
Zergatik aurkeztu zara alkate izateko? Hogeita hamar urte hauetan oparitu dizkidan bizipen eta esperientzia guztiak nire lanarekin eta konpromesuarekin itzulieta eskertu nahi dizkiodalako Galdakaori.
Zergatik eman behar dizute botoa herritarrek? Denok dakitelako nortzuk eta nolakoak garen. Zein den langileen eta pertsona guztien alde egindako lana instituzioetan. Hori nahi dugu Galdakaorentzat ere. Eta
ilusioa eta ideiak dituen taldea daukagulako.