Zabalea kaleko espaloian sustraiek kaltetutako zoladura konpontzeko lanak hasi dira

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Galdakaoko Udalak Zabalea kaleko espaloia berritzeko lanak hasi ditu gaur, Andra Mari elizaren parean. Eremu horretan, denboraren poderioz, zuhaitzen sustraiek zoladura altxatu eta hondatu dute, eta zoru irregularra dago.

Zabalea kaleko espaloian, Andra Mari elizaren parean, zuhaitzen sustraiek zoladura altxatu eta hondatu dute, eta zoru irregularra dago. Horri konponbidea emateko eta oinezkoek bidea segurtasunez eta erosotasunez erabili ahal izan dezaten, Udalak espaloia egokituko du.

Lanek sei aste inguruko iraupena izatea aurreikusten da, eta obrek ez dute ibilgailuen trafikoan eraginik izango. Oinezkoek, ordea, elizaren pareko espaloi tarte hori ezingo dute erabili esku hartzeak irauten duen bitartean, eta kalearen kontrako espaloitik ibili beharko dute.

Elizako portikora sartzeko ohiko sarbideetako bat ere itxita egongo da obrek irauten duten bitartean; lanak egingo diren espaloi tartean dagoen atea, hain zuzen. Horren ordez, portikoaren bi muturretan dauden gainerako ateak erabili ahal izango dira.

situs togel

situs toto