Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzeko kalejira antolatuko dute bihar Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Javier Rudman
Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatuko da bihar, urriak 3, eta honen harira musikaz lagundutako ibilbidea antolatuko du Galdakaoko Udalak herrian zehar. Ardanza parketik hasiko da 11:00etan.
Bihar, urriak 3, Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Galdakaon kalejira antolatuko dute honen harira. Trikitixa eta panderoarekin lagunduta, ibilbide musikala egingo dute 11:00etatik aurrera bi orduz.
Ardanza parkean hasiko da eta Zamakoa kaletik, anbulatoriotik, Agirre lehendakariaren enparantzatik eta amaitzeko berriz Ardanza parketik igaroko dira parte-hartzaileak. Leku hauetan geldialdiak egingo dira abestu eta dantzatu ahal izateko.
Adinekoak Dinamizatzeko Zerbitzuak berdez janzteko deia egin du. «Herritarrak, adinekoak bereziki, animatu nahi ditugu ekintzan parte har dezaten eta modu osasuntsuan denbora tarte batez gozatu dezaten», adierazi dute Udaletik.