
Anarik ‘Giza zarata’ diskoa aurkeztuko du zapatuan Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Monika del Valle/Foku
Torrezabal Kultur Etxeak Anariren kontzertua hartuko du zapatuan, martxoak 29. Musikariak bere zazpigarren diskoa aurkeztuko du, ‘Giza zarata’ izenekoa.
Bere izena zeraman ‘Anari’ diskoa kaleratu zuen musikariak 1996an eta ordutik Euskal Herriko ahots garrantzitsuenetakoa bihurtu da. Guztira zazpi disko kaleratu ditu, azkena ‘Giza zarata’ izenekoa.
Hain zuzen, disko hau aurkeztuko du Anarik zapatuan Galdakaon, Torrezabal Kultur Etxean eskainiko duen kontzertuan. Bere ohiko bandarekin batera, kantu berriak eta zaharragoak ere eskainiko ditu musikariak.
Saioa 20:00etan izango da eta ohiko webgunean eskuragai daude, 9 eta 12 euro arteko prezioan.