
Andra Marik ‘Momotxorroak. Kaos baten istorioa’ dokumentala aurkeztuko du Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Jon Gomez Garai
Jon Eguskiza eta Kepa Otaegi galdakoztarrek Altsasuko inauterien berreskurapenean Andra Mari Dantza Taldeak egindako lana batu dute ‘Momotxorroak. Kaos baten istorioa’ dokumentalean. Zapatuan, otsailak 1, Galdakaon aurkeztuko dute.
Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak 70 urte bete ditu aurten eta urteurrena ospatzeko hainbat ekintza prestatu ditu. Besteak beste, Zuberoako Maskarada eta Alboka Eguna antolatuko ditu hurrengo hilabeteetan zehar, BINKEk jaso zuen moduan.
Halaber, ‘Momotxorroak. Kaos baten istorioa’ dokumentala aurkeztuko du zapatuan, otsailak 1, Torrezabal Kultur Etxean 19:00etan.
Kepa Otaegi eta Jon Eguskiza galdakoztarrek zuzendu dute dokumentala, eta BINKEri aitortu moduan, Altsasuko inauterien berreskurapenean Andra Marik egindako lana batu dute honetan.