Andrea de la Herak Ultraswim Ibiza txapelketa irabazi zuen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Club Naútico Santa Eulalia
Zapatuan, ekainak 1, Ultraswim Ibiza txapelketaren laugarren edizioa antolatu zen eta ehunka igerilari batu ziren hitzorduan. Parte-hartzaileen artean Andrea de la Hera izan zen eta galdakoztarrak garaipena lortu zuen emakumeen artean.
Ultraswim Ibiza txapelketaren laugarren edizioa izan zen pasa den zapatuan, ekainak 1. Santa Eulalia hondartzan hasi eta Formenteran amaitzen den 30 kilometroko ibilbidean baldintza meteorologiko txarrak eta marmoken presentzia izan ziren nagusi.
Hala ere, ehunka kirolari batu ziren txapelketan lehiatzeko, tartean Andrea de la Hera galdakoztarra. Igerilariak garaipena lortu zuen emakumeen artean, ibilbidea 7 ordu, 45 minutu eta 45 segundotan eginez.
«Ziurrenik bidegurutze zailenetako bat, eta ausartuko nintzateke esatera Espainiako trabesiarik gogorrena dela. Haize eta olatu ugari izan ditugu etengabe 31 kilometrotan zehar», adierazi zuen De la Herak lasterketaren ostean.
Daniel Ponce izan zen azkarrena mutilen artean 7 ordu, 31 minutu y 30 segundorekin.