ARGAZKIAK | Pedro Asua galdakoztarraren gorpuzkiak familiaren esku geratu dira
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Pedro Asua miliziano galdakoztarraren gorpuzkiak desobiratu ondoren, gaur eguerdian geratu dira familiaren esku, Elexalden egindako ekitaldian. Memoria historikoa ardatz izan duen ekimen honetan instituzioek, elkarteek eta herritarrek parte dute. Binke han izan da eta hemen batu ditugu irudi batzuk.
Prozesu luze baten ostean, eta Binke neurrian kontatzen joan den bezala, gaur itzuli dira Galdakaora 1938an fusilatu zuten Pedro Asua galdakoztarraren gorpuzkiak. Eguerdian eman dizkiote familiari, Elexalden egin duten ekitaldian, hilerriaren ondoko plazatxoan. Hilerri horretako lurrak Pedro Asuaren familiarenak ziren, hain zuzen, eta bertan hilobiratu gura ditu bere sendiak Asua galdakoztarraren gorpuzkiak.
Gaurko ekitaldian Aranzadi Zientzia Elkarteko, Jakako ‘Círculo Republicano’-ko eta Galdakao Gogorako kideek, Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak eta Galdakaoko alkateak parte hartu dute. Halaber, zenbait herritar ere izan dira memoria historikoa ardatz izan duen hitzorduaren lekuko.
Hitzorduan Udalaren ordezkariek Galdakaon datorren urtean kolunbario bat eraikitzeko asmoa azaldu dute, Elexalde inguruan. 1936ko Gerran hildako gudari eta milizianoek izango dute lekua oroimenaren eta duintasunaren kolunbario horretan eta Pedro Asuarena izango da agertuko den lehen izena.
Ekitaldian izan da Binke, eta ondoko irudietan batu dugu hitzordu historikoak eman duena: