Barikutik aurrera jaietako zapiak banatuko ditu Udalak herritarren artean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Barikuan hasiko dira Santakurtzak eta egun horretan hasiko da Galdakaoko Udala jaietako zapia banatzen herritarren artean. Txosnetan eta udaletxean eskuratu ahal izango da eta guztira 10.000 banatuko dituzte.
Bi egun baino ez dira falta aurtengo Santakurtzak hasteko eta herritarrak hasi dira jai giroan murgiltzeko dena prestatzen. Udalak ere hainbat zerbitzu eskainiko dizkie egun hauetan zehar galdakoztarrei, besteak beste, adinekoei laguntza eta gaueko autobusa.
Halaber, jaietan erakusgarri diren zapiak banatuko dizkie Galdakaoko Udalak herritarrei barikutik aurrera. Jai Batzordearekin eta Txosna Batzordearekin elkarlanean, txosnetan banatuko dira zapiak bariku arratsaldetik aurrera. Horrez gain, udaletxean ere jaso ahalko dira bariku eta astelehen eguerdian, 12:00etatik 14:00etara. Pertsona bakoitzak bi zapi hartu ahalko ditu gehienez udaletxean.
Aurten ere urtez urte erabili daitezkeen zapien aldeko apustua egin du Udalak; «alferrikako xahuketa saihestu eta berrerabilpenaren alde». Baraz, iazko berdinak izango dira aurten banatuko diren zapiak: arrantzale motako koadrodunak.