
Bilbotik Galdakaorako bidegorriaren aldeko XXXVI. martxa bihar antolatuko da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Biziz Bizi elkartea
Bidegorria Galdakaora Orain martxaren edizio berri bat antolatuko du Biziz Bizi elkarteak bihar, martxoak 29. Ibilbidea 11:00etan hasiko da Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik.
Hilero egiten duen moduan, Bilbo eta Galdakao arteko bidegorria eskatzeko martxa antolatuko du Biziz Bizi elkarteak. Hitzordua bihar, martxoak 29, izango da.
Martxaren 36. edizioan Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikinetik abiatuko dira berriz ere 11:00etan, eta guztira 25 kilometro egingo dituzte.
«Galdakaora martxa berri bat dugu laster, eta irrikitan gaude eguna heltzeko, zuen konpainiarekin gozatzeko, gure esperientziak kontatzeko, ilusio berriak partekatzeko; batez ere, noizbait bidegorri hau egia bihurtuko den ilusioa eta itxaropena. Familiarekin eta lagunekin etortzea animatzen zaituztegu! Gonbidatu itzazue! Ziur ez direla damutuko goiz eder bat gozatzeaz bizikletaren gainean. Zuen zain gaude!».
