De la Hera ahizpak txapeldun eta hirugarren izan ziren VIII. La Sardina Itsasaldian
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Andrea de la Heraren sareetatik
Pasa den zapatuan, uztailak 15, Santurtziko VIII. La Sardina Itsasaldia igeriketa txapelketa antolatu zen lau kategoriatan. Protagonisten artean bi galdakoztar izan ziren 11 kilometroko ibilbidean: De la Hera ahizpak. Andrea txapeldun izan zen eta Nekanek hirugarren postua lortu zuen.
Sasoi onean jarraitzen dute De la Hera ahizpa galdakoztarrek. Andreak ekainaren 10ean Batalla de Rande igeriketa txapelketa irabazi zuen eta Nekanek Getxoko Arriluze Txallengearen txapeldun izan zen ekainaren 24an.
Pasa den zapatuan ordea Santurtziko La Sardina Itsasaldiaren zortzigarren edizioan parte hartu zuten, 11 kilometroko ibilbidean, eta emaitza onak lortu zituzten beste behin.
Andrea de la Hera hirugarren izan zen sailkapen orokorrean eta azkarrena emakumeen artean. Nekanek aldiz 18. postua lortu zuen orokorrean eta hirugarrena nesken artean.