EAJk hamar ardatzetan oinarrituko du udal-hauteskundeetarako programa
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko EAJ
Galdakaoko EAJk maiatzaren 28an antolatuko diren udal-hauteskundeetarako programa hamar ardatzetan oinarrituko duela ezagutzera eman du. «Pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko bidean lagunduko diguten ardatzak dira», adierazi du Ainhoa Agirregoikoa alkategaiak. Albiste honetan batu ditugu jeltzaleen programaren hamar ardatzak.
Maiatzaren 28an antolatuko diren udal-hauteskundeen programaren oinarriak ezagutzera eman ditu Galdakaoko EAJk. Ainhoa Agirregoikoa alkategaiaren hitzetan, helburua «galdakoztarren bizi-kalitatea hobetzea da».
Horretarako, «herritarren eskura jarri ditzakegun zerbitzuak hobetuko ditugu». Ildo honetan hamar ardatz zehaztu dituzte, «udalerri honekin daukagun konpromisoa gauzatzeko bidean jartzen lagunduko diguten hamar ardatz».
Hauek dira EAJk zehaztutako hamar ardatzak:
- Pertsonak oinarri moduan
- Auzoak Galdakaoko nortasunaren oinarri
- Aparkalekuak, irisgarritasuna eta mugikortasun iraunkorra
- Kirola
- Enplegua eta sustapen ekonomikoa
- Hainbat eremu oinezkoentzat bihurtzea eta modernizatzea
- Ingurumena eta iraunkortasuna
- Kultura eta euskara
- Herritarren parte-hartzea eta benetako gardentasuna
- Berdintasun-politikak sustatzea
«Galdakao berreskuratzeko proiektu errealak egingo ditugu, ilusio handia eragiten digutenak», adierazi du Agirregoikoak.