BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Galdabusak udako ordutegia izango du bihartik aurrera

      2025-05-31
      0
    • Elexaldeko igerilekuak domekatik irailaren 30era bitarte zabalduko dira

      2025-05-30
      0
    • Gazteentzako aisialdi ekintzak eskainiko ditu Usansoloko Udalak udan

      2025-05-30
      0
    • Hitzordu handi bi hartuko ditu Usansolok asteburuan: Euskal Herriko Joaldunen Festa eta ...

      2025-05-30
      0
    • Sara Diazek Espainiako Petanka Txapelketa irabazi zuen, dupleta kategorian

      2025-05-30
      0
    • Erdi Aroko Azoka antolatuko du GBGEk asteburuan

      2025-05-30
      0
    • Bidegorria Galdakaora Orain martxaren edizio berria antolatu dute biharko

      2025-05-30
      0
    • Pintxoaren Ibilbidea Galdakaora itzuliko da gaurtik ekainaren 8ra bitarte

      2025-05-29
      0
    • Gorka Mardaras eta Joseba Ostolaza omendu zituen Umore Ona futbol taldeak

      2025-05-29
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›EGITARAUA | Andra Marik hamaika ekintza antolatuko ditu bere 70. urteurrena ospatzeko

EGITARAUA | Andra Marik hamaika ekintza antolatuko ditu bere 70. urteurrena ospatzeko

Galdakao
2025-01-24
390
0

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Andra Mari Dantza Taldea

Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak 70 urte bete ditu aurten eta urteurrena ospatzeko hainbat ekintza prestatu ditu. Besteak beste, ‘Momotxorroak. Kaos baten istorioa’ dokumentalaren emanaldia, Zuberoako Maskarada eta Alboka Eguna antolatuko dituzte hurrengo hilabeteetan zehar. Hemen batu dugu egitarau osoa.

Ospakizun urtea da aurten Andra Mari Dantza Talde galdakoztarrarentzat, izan ere, 70 urte bete ditu. Mugarri hau aprobetxatuz, hainbat ekintza antolatuko dituzte urtean zehar, atzo taldeko hainbat kidek eta Edurne Espilla Galdakaoko Udaleko Kultura zinegotziak ezagutzera eman zutenez.

Gandasegin egin zuten agerraldia eta honetan Unai Zabala dantza taldeko presidenteak aurtengo urteurrena belaunaldiak batzekoa izango dela nabarmendu zuen. «Aurreko urteurrenean ezin izan genuen batu pandemiagatik eta hainbat ekintza egin gabe geratu ziren», azaldu zuen.

Aurten ordea, hamaika ekintza prestatu ditu taldeak. Otsailaren 1ean ‘Momotxorroak. Kaos baten istorioa’ ‘dokumentalaren emanaldia hartuko du Torrezabalek. Dokumental honek Andra Marik Altsasuko inauterien berreskurapenean egindako lana ezagutzera ematen du, Jon Eguskiza eta Kepa Otaegi zuzendariek BINKEri azaldu zioten moduan. «Dokumentala transmisioaren beharretik sortutako lana izan da», adierazi zuen Eguskizak atzoko aurkezpenean.

Otsailaren 22an aldiz, Andra Marik Zuberoako Maskarada plazaratuko du Galdakaon hainbat urteren ostean. Olatz Sagastigordia taldekideak adierazi zuenez, «maskarada osoa zerotik ateratzea lan handia da eta talde osoa batu du proiektu honek».

Alboka Eguna ere antolatuko du talde galdakoztarrak, kasu honetan maiatzaren 17an. Hitzorduan Soinuenerekin eta Mariano Barrenetxearen senideekin elkarlanean egindako bere biografia liburua aurkeztuko dute.

«Urteko saiorik berezienak» ordea, azaroaren 22 eta 23an izango dira. Alde batetik, hilaren 22an, ‘Atzoko, Gaurko eta Biharko Andra Mari’’’ saioa izango da eta taldeko belaunaldi ezberdinak batuko ditu dantzan. Bestetik, azaroaren 23an Ezpata Dantza eta Meza nagusia egingo dituzte Elexaldeko elizan. 

Taldeko txikienek ere euren protagonismoa izango dute. Esaterako, apirilean Kataluniara bidaia egingo dute, «gure dantzak bertan erakutsi eta hango kultura ezagutzeko».

Aipatutakoez gain, hauek dira Andra Marik aurten antolatuko dituen ekintza guztiak:

  • Otsailak 1, zapatua: ‘Momotxorroak. Kaos baten istorioa’ dokumentalaren emanaldia Torrezabalen
  • Otsailak 4, martitzena: Santa Ageda
  • Otsailak 22, zapatua: Zuberoako Maskarada 
  • Otsailak 23, domeka: Kanporamartxo
  • Otsailak 28, barikua: Goizuteako eta Antzuolako inauteriak 
  • Martxoak 1, zapatua: Altsasuko Inauteria 
  • Martxoak 1, zapatua: Taldeko musikarien emanaldia 
  • Martxoak 22, zapatua: Dantza saioa Bakion 
  • Apirilak 5, zapatua: Udaberri Jaialdia 
  • Maiatzak 3, zapatua: Maiatzeko Erreginak 
  • Maiatzak 17, zapatua: Alboka Eguna 
  • Maiatzak 25, zapatua: Ibilaldia
  • Maiatzaren 30etik ekainaren 1era: Bekeako jaiak
  • Ekainak 7, zapatua: Mozoilo Eguna
  • Ekainak 23, astelehena: San Juan
  • Uztailean (eguna zehazteke): Folklore Bizian jaialdia
  • Irailak 14, domeka: Soka Dantza eta saio nagusia
  • Irailak 21, domeka: Larrain Dantza herrikoia
  • Urriak 4, zapatua: Elexaldeko jaiak
  • Urria (data zehazteke): Musika Bizian
  • Azaroak 22, zapatua: ‘Atzoko, gaurko eta biharko Andra Mari’ saioa
  • Azaroak 23, domeka: Meza eta dantzak 
  • Abenduak 14, domeka: Turroi eguna 
  • Abenduak 24, eguaztena: Olentzero 

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

‘Itoiz. Udako sesioak’ dokumentala ikusteko aukera izango ...

Hurrengo albistea

ARGAZKIAK | Ehunka herritar batu ziren atzo, ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Francisca Ereñoren argazki bilduma ikusgai dago Galdakaoko Udalaren artxiboan

    2023-10-11
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Galdakaok 14,8 milioi euroko aurrekontu aldaketa onartu du, bi urtetan burutzeko

    2023-05-05
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Urreta Taekwondo Taldeak bi domina lortu zituen Euskadiko Poomsae Txapelketan

    2024-01-26
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Bueltan da BINKEren eguneroko WhatsApp zerbitzua

    2024-05-03
    Binke
  • Aktualitatea

    Mohamed El-bachir gaztearen heriotza argitzeko mobilizazioa deitu dute

    2022-01-24
    Binke
  • Aktualitatea

    Ertzaintzaren operazioaren aurrean «diskrezioa beharrezkoa» zela esan zuen Galdakaoko alkateak

    2024-02-15
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Galdabusak udako ordutegia izango du bihartik aurrera

Bihartik aurrera, ekainak 1, eta ekainaren 30era bitarte, Galdabusak udako ordutegia izango du. Neguko zerbitzua mantenduko da...
  • Elexaldeko igerilekuak domekatik irailaren 30era bitarte zabalduko dira

    Galdakao
    2025-05-30
  • Gazteentzako aisialdi ekintzak eskainiko ditu Usansoloko Udalak udan

    Usansolo
    2025-05-30
  • Hitzordu handi bi hartuko ditu Usansolok asteburuan: Euskal Herriko Joaldunen Festa eta Herri Lasterketa

    Usansolo
    2025-05-30
  • Sara Diazek Espainiako Petanka Txapelketa irabazi zuen, dupleta kategorian

    Galdakao
    2025-05-30

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu