‘El templo de Colette’ antzezlana hartuko du bihar Torrezabalek
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: TDiferencia
Tragedia, sexua eta maitasuna uztartzen ditu TDiferencia konpainiak ‘El templo de Colette’ antzezlanean. Bihar Galdakaon eskainiko dute umorea eta kabareta oinarri dituen ikuskizuna, Torrezabal Kultur Etxean.
Ron, Sweet, Velvet eta Coletten eskutik, ‘El templo de Colette’ kabareta ezagutzeko aukera eskainiko du TDiferencia konpainiak Galdakaon. Bihar, ekainak 1, ikuskizuna eskainiko du Torrezabal Kultur Etxean, 19:00etan.
Musika, barreak, tragedia, sexua eta maitasuna artean, babesleku magikoa den Colleten tenplua aurkeztuko du TDiferenciak. «Umorezko ikuskizun lotsagabea da, desobeditzailea, alaia eta freskoa. Kabaret feminista, inklusiboa eta aldarrikatzailea, axolagabe utziko ez zaituena», azaldu du konpainiak.
Jon Zabalaren zuzendaritzapean, Ainhoa Ruiz, Mitxel Santamarina, Nerea Bonito eta Maite Redin aktoreak igoko dira Galdakaoko oholtzara.