Elexaldeko igerilekuak ekainaren 1etik irailaren 30era egongo dira zabalik
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Ekainaren 1etik irailaren 30era egongo dira zabalik Elexaldeko igerilekuak eta aurten berrikuntza bat izango du inguruak: taberna zabalduko da. Obrak amaitzen ari dira eta uztailean zabaltzea espero du Udalak.
Ekainaren hasierarekin batera, Elexaldeko igerilekuak irekiko dira. Hilaren 1etik irailaren 30era egongo dira zabalik eta berrikuntza bat izango dute aurten, izan ere, taberna zabalduko da. Binkek jaso zuen moduan, hogei urtez itxita egon ostean irekiko da eta uztailean martxan jartzea espero du Udalak.
Igerilekuei dagokienez, astelehenetik igandera egongo dira zabalik, honako ordutegi hauetan:
- Ekainaren 1etik 15era eta irailaren 16tik 30era: astelehenetik ostiralera 15:00etatik 20:00etara Larunbata eta igandean 11:00etatik 20:00etara
- Ekainaren 16tik irailaren 15era: astelehenetik igandera 11:00etatik 20:00etara
Prezioak ordea, hauek izango dira:
- Abonatuak eta 4 urtetik beherakoak: doan
- 4 eta 16 urte artekoak: 5 euro
- 17 urte gorakoak: 7,5 euro
- Familientzako bonua: 64,9 euro
- Banakako bonua: 46,9 euro
- 25 urte azpikoentzako bonua: 36,1 euro
Abonamenduak Urretako eta Unkinako kiroldegietan eska daitezke eta Udalak jakinarazi duenez, «baldintza klimatologiko txarrak edo beste edozein ezusteko, ez dira inola ere izango sarbide-kuotak itzultzeko arrazoia».