Enrike Solinisek ‘Subh’ disko-liburu berria argitaratu du Euskal Barrok Ensemble taldearekin
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Peio Zamalloa
Enrike Solinis musikari galdakoztarrak disko-liburu berria argitaratu du Euskal Barrok Ensemble taldearekin. ‘Subh’ izena dauka eta «Al-Andalus gobernatu zuen gatibu baskoia» omendu dute lanean.
Enrike Solinis musikari galdakoztarrak ‘Subh’ izeneko disko-liburu berria kaleratu du Euskal Barrok Ensemble taldearekin. «Al-Andalus gobernatu zuen gatibu baskoia» omendu dute lan honetan, «parerik gabeko emakume bat, bere patuari buelta eman eta gatibu izatetik, erregina izatera pasa, eta al-Andalus gobernatu zuenarena».
Orain urte batzuk Subhen istorioa ezagutu zutenetik, hari lan monografiko bat eskaintzearen ideia izan du buruan Euskal Barrok Ensamble taldeak. «Garai lilluragarria da Erdi Arokoa, erakargarriak bezain ezezagunak diren soinu eta ñabardura bisualez betea», adierazi dute.
Erakargarritasun honek «ikerketa musikal eta historiko sakon bat eskatzen du» eta hori da disko-liburu honetan agertzen saiatu direna.
Disko-liburuak bost atal ezberdin ditu eta musikaren produkzioa Miren Zeberiok eta Enrike Solinisek egin dute.