ESASek bere lehenengo saria banatu du, Musikenerekin batera
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: ESAS
Ane Legarreta galdakoztarrak sortutako ESAS ekimenak hitzarmena sinatu zuen EHU eta Musikenerekin. Honen harira, ESAS-Musikene I. Saria banatu dute orain eta Alba Compte Rojas izan da irabazlea.
Ane Legarreta musikari galdakoztarrak Emakume Sortzaile eta Artisten Sarea (ESAS) sortu zuen beste hainbat emakume sortzailerekin batera. Sareak genero-berdintasuna bermatzeko lan egiten du eta bide honetan jarraitzeko helburuz, hitzarmena sinatu zuen EHU eta Musikenerekin.
Honen harira, ESAS-Musikene Saria banatu dute orain lehen aldiz, genero-ikuspegia duten gradu amaierako lanei zuzendutako aintzatespena. Honen helburua «gazte ikertzaileen talentua ikusaraztea eta musikaren esparruan berdintasuna» sustatzea da, eta Alba Compte Rojas izan da irabazlea.
‘Repertorio camerístico con violín de Emma Chacón (1886-1972) y propuesta interpretativa de Evocación nº 1 (1946) para violín y piano’ lanarengatik izendatu dute, «bere ikerketa zorrotzagatik eta Emma Chaconen obra berreskuratzeko egindako ekarpenagatik, musika klasikoaren historian ahaztutako konpositorea».
Aitorpenarekin batera, Compte Rojasek Inge Conde artistak diseinautako ‘Urretxindorra eta abelia’ izeneko pintura mugatua jaso zuen, Miren Iñarga Musikeneko zuzendari nagusi eta akademikoaren eta Legarretaren eskutik.