Euskal mendizaletasunaren historiari buruzko erakusketa ikusgai dago Usansolon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Begitu
Burtotza Mendi Taldeak, Euskal Mendizaletasunaren Museoarekin eta Usansoloko Udalarekin elkarlanean, ‘Mendian Gora’ erakusketa antolatu du Oinarin Dantza Taldearen lokalean. Euskal mendizaletasunari buruzko bilduma ikusgai dago abenduaren 22ra bitarte.
Galdakaon ikusgai egon ostean, ‘Mendian Gora’ erakusketa ikusteko aukera dute usansolotarrek abenduaren 22ra bitarte, Burtotza Mendi Taldearen eskutik, Euskal Mendizaletasunaren Museoarekin eta Usansoloko Udalarekin elkarlanean.
Erakusketa euskal mendizaletasunaren historia du oinarri eta abenduaren 22ra bitarte dago ikusgai Oinarin Dantza Taldearen lokalean (Obaba Haurreskolaren aurrean).
Atzo, abenduak 9, egin zuten erakusketaren inaugurazioa eta ordutegi hauetan egongo ikusgai, astelehen, eguazten eta barikuetan: 18:30-20:00.