Galdabusak 0,30 euroko prezioa izango du Barik txartelarekin ordainduta martxoaren 14tik
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Jon Gomez Garai
Gaur egun 0,60 euro balio du Galdabuseko bidaiak Barik txartelarekin ordainduta. Martxoaren 14tik aurrera aldiz 0,30 euroko prezioa izango du, Galdakaok garraio publikoa merketzeko helburuz Espainiako Garraio Ministerioak iragarritako dirulaguntza eskatu ondoren.
Garraio publikoa merketzeko helburuz, Espainiako Garraio Ministerioak iragarritako dirulaguntzak eskatzea onartu zuen Galdakaoko udalbatzak. Honen ondorioz, Barik txartelarekin ordaindutako Galdabusaren bidaien prezioa erdira murriztuko da.
Martxoaren 14tik aurrera jarriko da martxan neurria eta gaur egun 0,60 euroko balioa duenez, egun horretatik aurrera 0,30 euro izango da bidai bakoitzaren prezioa Barik txartelarekin ordainduta.
Txartel gabeko bidai bakarreko tiketak, berriz, euro bateko kostua izaten jarraituko du, horiei ezin baitzaie deskonturik ezarri.