Galdakao-Bilbo bidegorria sustatuko dute Udalak, Biziz Bizik eta Galdakaoko Txirrindulari Elkarteak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Bizkaiko Bizikleta-Bideen Lurralde Plan Sektoriala behin betiko onetsiko da martxoaren 22an eta Galdakaori dagokion tartea 2023tik 2028ra egitea aurreikusita dago. Bilbo eta Galdakao lotuko dituen zatia lehen bi urteetan egiten saiatzea adostu dute Udalak, Galdakaoko Txirrindulari Elkarteak eta Biziz Bizik.
Bizkaiko Bizikleta-Bideen Lurralde Plan Sektoriala behin betiko onetsiko da martxoaren 22an eta horren barruan Durangaldea eta Bilbo bidegorriz lotzeko asmoa du Bizkaiko Foru Aldundiak. Galdakaori dagokion tartea 2023tik 2028ra bitarteko fasean egitea aurreikusita dago.
Galdakaoko Udalak, Biziz Bizik eta Galdakao Txirrindulari Elkarteak ordea Bilbo eta Galdakao lotuko dituen zatia fase horren hasieran egin dadin saiatuko direla adostu dute. Zehazki, Kortederratik Boluetaraino doan zatia lehen bi urteetan egitea bultzatzea adostu dute.
Akordio honetara heltzeko, Biziz Bizi elkarteko bi ordezkari eta Igor Anton Galdakaoko Txirrindulari elkarteko kidea Iñigo Hernando Galdakaoko alkatearekin eta Mari Paz Losada Mugikortasun zinegotziarekin batu ziren aurreko astean, udaletxean. Bileran izan zen ere Raúl Méndez Bizkaiko batzarkidea.
Bizikletaren erabilera bultzateko helburuz, Udaleko ordezkariek hainbat proiektu azaldu zizkieten elkarteei, besteak beste, Txomin Egileorren bidegorria egiteko asmoa, beste kale batzuk norabide bakarreko bihurtzea aurreikusita duen errail oso batzuk bizikletentzat bihurtuz; eta herriko hiru puntu estrategiko lotzeko egitasmoa. Torrezabal Kultur Etxea, Urretako Kiroldegia eta Kurtzeko Plaza bizikletentzako bide seguru batekin lotzea aurreikusita dut, lehen pauso gisa.