Galdakaoko alderdiek gauerdian hasi dute hauteskunde kanpaina
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Alderdiek bidalitakoak
Gauerdian hasi da maiatzaren 28an antolatuko diren foru- eta udal-hauteskundeen kanpaina. Galdakaoko alderdiak kartelak jartzen egon dira herrian zehar eta hurrengo egunetan ekitaldiak egingo dituzte programak ezagutzera emateko. Albiste honetan batu ditugu kanpainaren lehen uneetako argazki batzuk.
Ate joka daude maiatzaren 28an antolatuko diren foru- eta udal-hauteskundeak. Gauerdian hasi da kanpaina eta maiatzaren 26ra arte iraungo du, tartean alderdiek haien programa ezagutzera emango dietela herritarrei.
Galdakaoko alderdiek 00:00etan hasi dute kanpaina, alkategaiak haien zerrendakide eta taldekide batzuekin batu direla. Herrian zehar izan dira kartelak jartzen eta hurrengo egunetan ekitaldiak egingo dituzte, hautesiak eta aurrera eraman nahi dituzten proiektuak herritarrekin elkarbanatzeko, Binkek jaso zuen moduan.
Besteak beste, EAJ-PNV, EH Bildu, Auzoak, Elkarrekin eta PSE-EE taldeak ibili dira kartelak jartzen. Hemen kanpainako lehen uneek utzitako irudi batzuk, alderdiek Binkeri bidalitakoak.