Galdakaoko EAJk bere hautetsien zerrenda aurkeztu du, Bingen Zupiriaren laguntzaz
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: EAJ-PNV Galdakao
Udal-hauteskundeetarako hilabete justu falta denean, apirilaren 28arekin, aurkeztu ditu Ainhoa Agirregoikoa EAJko alkategaiak berarekin zerrendan joango diren herrikideak. Izen berri asko hautetsien artean, Bingen Zupiria sailburuarekin batera egin zuten aurkezpenean. Zerrenda osoa, bertan duzu ikusgai.
Ate joka ditugu maiatzaren 28ko udal-hauteskundeak, eta horren kanpaina politikoari ekin aurreko aurkezpenak jasotzen ari dira gure herriak egunotan. Bere hautetsien zerrenda aurkezten azkena Galdakaoko EAJ-PNV izan da, Ainhoa Agirregoikoa zerrendaburu duena, Binkek 2022ko abenduaren 28an jakinarazi zuen bezala.
Berarekin batera, lehenegoz, aurpegi «berriak» ere izango dira zerrendan; bigarren eta hirugarren postuetan, esaterako, Agirregoikoagandik hurbil galdakoztar berri bik egin dute bat, Alfredo Oleak eta Ane Valenciak. Aldiz, egungo legegintzaldian diren zinegotzi jeltzaleetatik Koldo Goioagak baino ez du jarraituko zerrenda berrian.
Aintzane Urkizak, Rubén Seoanek, Errupin Jauregik eta Isabel Brazalek —Fernando Izagirreren ordezko sartu zenak— ez dute zinegotzi izateko hautagaitzan errepikatuko.
1. Ainhoa Agirregoikoa Maguregi.
2. Alfredo Olea Pueyo.
3. Ane Valencia Laso.
4. Koldobika Goioaga Aizarna.
5. Clara García Rodríguez.
6. Jon Ander Diez Ruiz.
7. Natalia Martínez Cuende.
8. Aitzol Izaga Madariaga.
9. Amaia Zenarutzabeitia Pikatza.
10. Igor Fernández González.
11. Jessica Martínez Cuende.
12. Asier Calvo Masa.
13. Ane Irazola Lasa.
14. Xabier Dalmau Martín.
15. Bernat Gorrotxategi Azkuenaga.
16. Cristina Oñate Goldarazena.
17. Leire Castillo Galán.
18. Mikel Herrera Mendizabal.
19. Jon Aurrekoetxea Alapont.
20. Jose Luis Roca Orosa.
21. Ander Urbiola Badiola.
Hautetsien aurkezpena bariku honetan, hilak 28, Iturrondo plazan egin da 18:30ean, eta bertan izan da Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua ere, zerrendari babesa eman eta hitz batzuk ere publikoki esanez. Aurkezpenaren ostean, Batzokian mokadutxoa jateko aukera izan zuten bertaratutakoek.