Galdakaoko Etxebizitza Sindikatua aurkeztuko dute bihar Aperribain
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Jon Gomez Garai
Auzoetan egiten duen lana ezagutzera emateko helburuz, Galdakaoko Etxebizitza Sindikatuaren aurkezpena egingo dute bihar. Aperribaiko Auzo Elkartearen egoitzan izango da, arratsaldeko 18:30ean.
Galdakaoko Etxebizitza Sindikatuak herriko auzokideek etxebizitzekin izan ditzaketen arazoekin laguntzeko lan egiten du. Besteak beste, Galdakaon bi etxegabetze salatzeko mobilizazioak egin dituzte azken hilabeteetan.
Halaber, Galdakaoko Herri Gunean batzen dira astelehenero, auzokideek izan ditzaketen zalantzak argitzeko.
Guzti hau ezagutzera emateko helburuz, Galdakaoko Etxebizitza Sindikatuak aurkezpena egingo du bihar Aperribain. «Nortzuk garen eta zertan lagundu ahal dugun azaldu nahi diegu herritarrei», adierazi dute taldetik.
Saioa Aperribaiko Auzo Elkartearen egoitzan izango da, arratsaldeko 18:30ean. «Etxebizitzarekin izan ditzazkegun arazoei nola aurre egin azalduko dugu. Zatoz!», azaldu dute.