Helduen Heziketarako Ikastetxe Publikoak matrikulazio kanpaina berria abiatu du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: iStock
Galdakaoko Helduen Heziketa Ikastetxeak matrikulazio kanpaina berria abiatu du. Eskuragarri dauden inskripzioak DBHko titulua lortzeko eta hizkuntzak eta informatika ikasteko dira, eta interesdunek izena doan eman ahal dute urtarrilaren 31ra bitarte.
Galdakaoko Helduen Heziketa Ikastetxeak matrikulazio kanpaina berria jarri du martxan. Zehazki, urtarrilaren 31ra bitarte DBHko titulua lortzeko eta hizkuntzak eta informatika ikasteko inskripzioak eskuragarri daude.
Ikasleen beharretara egokitutako talde txikien bidez ikasi daiteke DBH, kontziliazioa ere ahalbidetzen duten ikastaro malguen bidez. Hauek goizez eta arratsaldez ematen dira.
Hizkuntza ikastaroak frantsesekoak, ingelesekoak eta euskarazkoak (1. eta 2. mailak) izango dira. Era berean, gaztelerazkoak ere egongo dira, hizkuntza horretan maila hobetu nahi duten atzerritarrei zuzenduta.
Gainera, Galdakaoko HHI-k nazionalitate azterketa prestatzeko aukera ere ematen dio kolektibo horri. Informatikako klaseak berriz, 1. eta 2. mailetan emango dira.
Matrikula zentroan bertan egin beharko da, 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara (barikuetan ez).
Informazio gehiago eskuratu daiteke webgunean, 944 566 098 telefonora deituz edo 688 810 808 telefonora WhatsApp bat idatziz.