Ibarluzeko zuzkidura bizitokien giltzak banatzen ari da Galdakaoko Udala
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Galdakaoko Udalak 60 zuzkidura bizitoki eraiki ditu Ibarluzen eta duela bi hilabete argitaratu zuen etxebizitza hauek egokitu zaizkien galdakoztarren zerrenda. Herritar hauek hasi dira honezkero kontratuak sinatzen eta giltzak jasotzen ari dira.
Gazteen emantzipazioa bultzatzeko helburuz, Galdakaoko Udala 60 zuzkidura bizitoki eraiki ditu Ibarluze kalean. Hauetan izena emateko epea azaroaren 30era arte zabaldu zen eta Udalak bizitoki hauek egokitu zaizkien herritarren zerrenda argitaratu du zuen duela bi hilabete.
198 herritarrek egin dute bizitoki horietako bat erabili ahal izateko eskaera eta horiek banan bana aztertu ondoren, 113 eskaera eman zituen Udalak ontzat. Onartutako eskatzaileen egoeraren arabera puntuak banatu, eta horrela, baremazio bidez esleitu zituen bizitokiak.
Galdakaoko Udalak jakinarazi duenez, esleipedunak kontratuak sinatzen hasi dira eta baita bizitokien giltzak jasotzen. Hortaz, egun hautetatik aurrera han bizitzen hasi ahal dira.