Irakurzaletasuna sustatuko dute Galdakaoko, Aperribaiko eta Usansoloko liburutegietan
Literatura
BINKE / 2022ko martxoa
Irakurzaletasuna sustatuko dute Galdakaoko, Aperribaiko eta Usansoloko liburutegietan
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Copyleft EpicStockMedia
Martxoaren 22tik ekainaren 9ra bitarte umeen artean irakurzaletasuna bultzatzeko ekimen bereziak egingo dituzte Galdakaoko, Aperribaiko eta Usansoloko liburutegietan, Udalak eta Argizai Eskaut Taldeak.
Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxeko eta Aperribaiko zein Usansoloko liburutegietan irakurzaletasuna sustatzeko ekimen bereziak jarriko dituzte abian. Ekimenok umeei zuzendutakoak izango dira.
Ekimen berezi hauek Galdakaoko Udalak Argizai Eskaut Taldearekin batera antolatu ditu hiru liburutegietan zehar, martxoaren 22tik ekainaren 9ra bitarte.
Hauek dira antolatutako ekintzok:
- Storycubes, sortu zure ipuina!
Torrezabaleko liburutegian, martxoaren 22an, 17:30etik 18:30era. 23an, Usansolon, 17:30etik 18:30era. Eta martxoaren 28an, Aperribain, 17:30etik 18:30era. - Ipuin kontaketa musikatua
Torrezabaleko liburutegian apirilaren 26an, 17:30etik 18:30era. 27an, Usansolon, 17:30etik 18:30era. Apirilaren 28an, berriz, Aperribain izango da, 17:30etik 18:30era. - Txontxongilo tailerra
Torrezabaleko liburutegian maiatzaren 10ean, arratsaldeko 17:30etik 18:30era. 11an, Usansolon, 17:30etik 18:30era. Eta maiatzaren 12an, Aperribain, 17:30etik 18:30era. - Gynkana liburutegian
Torrezabaleko liburutegian ekainaren 7an 17:30etik 18:30era. 8an, Usansolon, 17:30etik 18:30era, eta ekainaren 9an, Aperribain, 17:30etik 18:30era.