Jon Maiak eta Luis Pastorrek kontzertua eskainiko dute Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Binke
Jon Maiak eta Luis Pastorrek kontzertua eskainiko dute bihar, maiatzak 21, Galdakaon. ‘Olibondotik haritzera’ izenpean, arratsaldeko 19:00etan arituko da bikotea Kurtzeko plazan.
Extremadura eta Euskal Herria musikaren bitartez elkartzen dituzte Jon Maia bertsolariak eta Luis Pastor musikariak ‘Olibondotik haritzera’ emanaldian. Poesia, bertsoak eta historia uztartzen dituzte horretarako, «Olibondo eta arteetatik haritzetaraino jauzi eginez».
Bihar, maiatzak 21, Galdakaon arituko dira Maia eta Pastor. Bikoteak Kurtzeako plazan eskainiko du kontzertua 19:00etan ‘Olibondotik haritzera’ izenpean.
«Kanta dezagun elkarrekin, eta eskertu dezagun Extremadurako La Morenita zentroak urtetan egindako ekarpena: bere dantzak, Torrezabaleko gabon-kantak, festetako gozo frijituen txapelketak edo beraien tabernako raba eta bokata erraldoiak. Zatozte. Zuen zai egongo gara!», adierazi dute Udaletik.