Juan Perrok musika eta poesia uztartzen dituen emanaldia eskainiko du Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: M. G.
Santiago Auseronek bere alter-ego Juan Perro pertsonaia eszenikoa sortu du abesti eta idatzietan. Honen bitartez, musika eta poesia uztartzen dituen emanaldia eskaintzen du, lirismoa eta umorea erabiliz. Bihar Torrezabal Kultur Etxean arituko da, 20:00etan.
Abestietan eta idatzietan bere alter-ego Juan Perro pertsonaia eszenikoa sortu du Santiago Auseronek. Artistak bluesman, sonero eta juglar iberoaren nahasketa egiten du, eta musika eta poesia uztartzen ditu emanaldietan.
Bihar, maiatzak 5, Torrezabal Kultur Etxean emanaldia eskainiko du eta sarrerak salgai daude aretoan eta webgunean 12 euroko prezioan.
Emanaldi honetan Juan Perrok bat-batean lirismoa eta umorea uztartuko ditu, ideia berritzaileak banatuz. «Bere musikak konplizitaterako leku eroso bat sortzen du. Bere publiko fidelak anaitasunez bat poesiaren eta musikaren esperientzia komuna konpartituko ditu», azaldu dute Galdakaoko Udaletik.