Juanjo San Sebastian alpinistak ‘Bidaia’ dokumentala aurkeztu zuen Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Ganguren Mendi Taldea
Juanjo San Sebastian alpinistak solasaldia eskaini zuen martitzenean Galdakaon eta honetan bere esperientziaren inguruko ‘Bidaia’ dokumentala aurkeztu zuen. Saioa Basoa tabernan izan zen eta Ganguren Mendi Taldeak antolatu zuen.
Ganguren Mendi Taldeak hainbat ekintza antolatzen ditu urtean zehar, horietariko asko, eta martitzenean, ekainak 4, beste saio bat antolatu zuen, kasu honetan hitzaldi bat Basoa taberna galdakoztarrean.
Hitzorduan Juanjo San Sebastian alpinistak parte hartu zuen eta solasean ibili zen bertaratu zirenekin bere ‘Bidaia’ dokumentalaren inguruan.
‘Bidaia’ eraldaketa pertsonalaren historia bat da, denboran zehar bizitakoa eta munduko mendikate eta naturgune ezberdinetan bizitakoa. Etengabeko ikaskuntza- eta egokitzapen-historia bat, inspiratzeko ereduak eta jazartzeko xedeak bilatzekoa.
Juanjo San Sebastian protagonistaren ibilbide osoa jasotzen du, munduko hainbat paraje pribilegiatutan zehar, Europako Mendietatik Himalaia edo Karakorumeraino, Yukonetik Hegoaldeko Georgietaraino… berarentzat esangura berezia duten bi menditan arreta berezia jarriz: Alpamayo, Peruko Andeetan eta K2, lurraren bigarren goratzea.