Kilometroetako ilarak sortu dira A8 autobidean Galdakaon, auto bat errepide erdian irauli ostean
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Artxibokoa, Sergio Jiménez
Gaur, martitzena, arratsaldez A8 autobidea Bilboko noranzkoan hartzekoa bazara, erne errepideari, oraindik auto-ilara luzeak baitaude Galdakaon 109. kilometroan, Coca-Cola lantegiaren parean. Auto batek istripua izan du eta kilometroetako ilarak sortu dira.
Martitzeneko 15:30 aldera, otsailak 4 dituela, auto bat irauli egin da A8 autobidearen 109. kilometroan, Galdakaon. Ondorioz hiru errailak itxi behar izan dituzte Bilboko noranzkoan, Coca-Cola lantegiaren parean hasita, eta istripuak kilometroetako ilarak sortu ditu. Ertzaintza, anbulantzia eta suhiltzaileak bertan ari dira lanean, baina ordubete pasa behar izan da erreil bat 16:20 aldera ireki ahal izan duten arte.
Ez aurrera, ez atzera, autobidean harrapatuta geratu diren gidari asko beraien ibilgailuetatik kanpo elkarren artean hizketan ikusi ahal izan dira arratsaldeko lehenengo orduz, pazientziak jan baino lehen denbora edozein modutan akabatu nahian.