«Lotsa», Juan Felix Ibarreche
Juan Felix Ibarreche Garcia
BINKE / 2019ko otsaila
Lotsa
Lotsa. Hori izango litzateke Metroaren 5. linearekin gertatzen dena laburtzeko nire hitza. Lotsa Eusko Jaurlaritzaz, nondik urtero-urtero adarra jotzen diguten proiektuak, ikerketak eta informeak erakusten, ilusioak hitzematen protestak isilarazteko baina aitzakiak jartzen lanean jarri behar denean.
Lotsa, linea honen inguruan Batzar Nagusietan hitz egin behar zutenean Garraio diputatuak —PSEko Reyes jaunak— plenotik alde egin zuenean, 1. lineako plataformako kideak ere bertan zeudenean.
Lotsa Ahaldun Nagusiaren —EAJko Rementeria jaunaren— azken okurrentziarekin, EuskoTrenekoa dela eta. (…)
Eta lotsa nirea ere baden Udalaz, non EAJ eta PSEk herriak eskatu izan duenaren kontrakoa egin izan duten beti Metroaren harira: zentzubako aukerak proposatu —Termibusekoa—, Etxebarriko aukera gutxietsi… Postura komuna izateko orduan ere ez dira ados jarri —azken plenoa ikustea baino ez dago—!
Lotsa dena joko elektoralista bat izateaz eta, bide horretan, galdakoztarrak izatea galtzen ari garenak.
Baina, zer espero dezakegu «goitik» datozen eskabideen aurrean kontuak eman behar dituen Udal batez?