Oier Ibarretxe boxeolaria Parisko Joko Olinpikoetarako sailkatu da
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Espainiako Boxeo Federakuntza
Oier Ibarretxe boxeolari galdakoztarrak Emilio Garcia estatubatuarraren kontra irabazi du Bangokek antolatutako aurreolinpikoetan eta honi esker Parisko Joko Olinpikoetan parte hartuko du, 63,5 kg azpiko kategorian.
Oier Ibarretxe galdakoztarrak emaitza ezinhobeak lortzen jarraitzen du. Pasa den azaroan Montenegron antolatu zen Europako Boxeo Txapelketa irabazi zuen, 22 urtez azpiko mailan eta oraingoan Parisko Joko Olinpikoetarako sailatuko da maila berean.
Ibarretxek Bangokek egindako aurreolinpikoetan parte hartu du eta hauetan Emilio Garcia estatubatuarraren kontra irabazi ostean, Joko Olinpikoetarako txartela lortu du, 63,5 kg azpiko kategorian.
Aurtengo Joko Olinpikoak Parisen antolatuko dira uztailaren 26tik abuztuaren 11ra bitarte.