Osakidetzak kirurgia robotikoa jarri du martxan Usansoloko ospitalean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Barrualde-Galdakaoko ESIa
Osakidetzak robot kirurgiko bat ezarri du Usansoloko ospitaleko Urologia Unitatean, ebakuntza konplexuak «zehaztasunez eta segurtasunez» egiteko aukera ematen duenak. Teknologia berri horretan egindako inbertsioa 2 milioi eurotik gorakoa da.
Osakidetzak kirurgia robotikoa ezarri du Usansoloko ospitalean Urologia Unitatean, Da Vinci robot kirurgiko bat instalatuz. Robotak zauri txikikoa, eta bereizmen handiko 3Dko bistaratze-sistema dauka, zirujauei ebakuntza konplexuak zehaztasunez eta segurtasunez egiteko aukera ematen diena.
«Robot kirurgiko hau gure Urologiako Unitatean ezartzeak prozedura konplexuak zehaztasun, malgutasun eta kontrol handiagoarekin egitea ahalbidetuko digu, teknika konbentzionalekin alderatuta» adierazi du José Antonio Gallego Sánchez Urologiako zerbitzuburuak.
Osakidetzak 2.337.478 euroko inbertsioa egin du proiektu honetan eta horri esker «zirujauak eremu kirurgikoaren ikuspegi zabala eta garbia dauka, eta ebaki txikien bidez trata ditzake irisgarriak ez diren eremu anatomikoak».
«Prozedura honek profesionalari segurtasun handiagoa ematen dio teknika kirurgikoan, bai disekzio anatomikoan, bai berreraikitzean, eta emaitza hobeak lortzen laguntzen dio», azaldu dute Osakidetzatik.
«Gainera, onura handiak dakarzkio pazienteari; izan ere, ebakuntza ez da hain traumatikoa, odoljario txikia eta transfusioen premia txikiagoa dauzka, eta ebakuntza ondoko errekuperazioa azkarragoa da eta ez hain mingarria», nabarmendu dute.