Galdakaoko gazte udalekuetarako izen-ematea zabalik dago
Galdakaoko Udalak 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako udalekuak eskainiko ditu udan, eta horietan izena emateko epea ireki du. Maiatzaren 24ra bitarte egin daiteke. Ekaina eta uztailean zehar 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako udalekuak eskainiko ditu Galdakaoko Udalak. Horietan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea zabalik dago maiatzaren 24ra bitarte. Eskaera Udalaren webgunearen bidez edo aurrez aurre egin daiteke, herritarrei arreta emateko ESAN bulegoan. Udalekuak Aperribai, Indarra eta Plazakoetxeko Topaguneetan izango dira, eta guztira 90 plaza eskainiko dira, 30 horietako bakoitzean. Galdakaoko gazteek programan parte hartzeko lehentasuna izango dute, baina plazak libre geratuz gero, beste herri batzuetako gazteak ere onartuak izan daitezke. Jarduerak astelehenetik barikura egingo dira (jaiegunetan izan ezik), 10:30etik 13:30era, Galdakaon; irteerak