«Pamitxe baten truke», Ainara Artetxe
IRITZIA
Ainara Artetxe Azkueta
Ataraizuez trapu zaharrak, amatau argiek eta izetu kandelak, kalabazak hustu eta aurpegi beldurgarriek zizelkatu…
Beldurregaz jolastu, irudimenagaz apaindu, sormenagaz josi.
Auzolanean gaztainak erre, sutondoan ipuinek konteu eta sustondorik ezean kandelen argitasunean konteu.
Euskeraz berba egin, begiekaz entzun, iluntasunean gorde, bihotzagaz ikusi.
Dekonak ez dekonari emon.
Eskean urten, baina akordau zaitezie, eskatu bai, baina emon bebai.
Guruzuena emon, xanduli-manduli, abesti bet, irribarre bat, berbaldi bet eta bueltan etorriko jatzue.
Ez dauzenakaz akordau eta dauzenakaz egon.
Konpromezuek hartu, sustraiek suspertu, ohiturek errotu, gau baltza ospatu.
Pamitxe baten truke bada ere.