
Senide eta lagunak zoriontzeko atal berria sortuko du BINKEk apiriletik aurrera
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Pexels, RDNE Stock
Urtebetetze baten berri eman gura duzu? Ala erretiroa hartuko duen senide baten notizia? Agian ezkondu(ko) den bikote baten albistea ematekoa zara? Horretarako aukera emango dizu BINKEk, doan eta herritar guztien eskura, apirileko aldizkaritik aurrera. Hedabidearen WhatsAppera mezua bidaltzea baino ez dago, eta zoriondu gura duzun lagun edo senide hori batido edota zuku merienda baten zozketan sartuko duzu!
Herritar askoren eskakizunari erantzunez, senide eta lagunak zoriontzeko atal berria sortuko du BINKEk. Inguruko kide maitatu bat bere urtebetetze-dataren inguruan zoriontzeko, erretiroa hartuko duen lagun bat zoriontzeko, ezkonduko den pertsona edo bikotea… herritar guztien eskura egongo da aukera, doan, eta BINKEren WhatsAppera informazioa bidalita.
Aipatutako sarearen bidez, zoriondu gura den pertsona edo bikotearen argazkia, izen-abizena eta data baino ez da bidali behar 680 743 211 zenbakira. Horrela, dagokion hilabeteko papereko zenbakian argitaratuko du BINKEk urtegunaren edo bere bizitzako une garrantzitsu horren berri.
Gainera, zoriondu gura duzun senide edo lagun hori zozketa batera ere sartuko duzu: argitaratutako lagun ‘zoriodun’ guztien artean zozketa bat egingo du BINKEk hilabetero. Saridunaren izen-abizena aldizkariaren hurrengo zenbakian argitaratuko da, eta Galdakaoko Goxoa kafetegian batido edo zuku merienda bat irabaziko du opari, 10 eurora arte. Horretarako argibideak emango dizkio hedabideak saridunari, oparia nola jaso jakinarazteko.

