Twerking tailerra antolatuko dute Galdakaon zapatuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Así se baila
Gazte Berpiztu talde galdakoztarrak twerking tailerra antolatuko du zapatuan, apirilak 20. Saioa 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta izen ematea zabalik dago.
Gazte Berpiztu talde galdakoztarrak gazteei zuzendutako hainbat ekintza antolatzen ditu urtean zehar eta hilabete honetan twerking tailerrean parte hartzeko aukera eskainiko die herritar gazteei.
Saioa Plazakoetxeko topagunean izango da 11:00etan eta 16 eta 30 urte arteko gazteei zuzendutako dago, Gazte Berpiztuk azaldu duenez.
Hitzorduan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da eta zabalik dago gaur, apirilak 17, arte. «Dantzatu ezin bada, hau ez da gure iraultza», aldarrikatu dute talde galdakoztarretik.