Udaltzaingoak 21 esku-hartze izan ditu haize boladaren ondorioz Galdakaon eta Usansolon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udaltzaingoa
Bizkaiko suhiltzaileek bakarrik azken orduetan 92 esku-hartze izan dituzte haize boladaren ondorioz, horietariko asko Galdakaon eta Usansolon. Udaltzaingoak 21 esku-hartze izan ditu guztira herri bietan.
Atzo arratsaldean, 19:00etan inguru, ‘Ciaran’ deituriko ekaitza heldu zen Bizkaiara eta ordu gutxitan hainbat kalte utzi ditu. Leku batzuetan 150 kilometro orduko haize boladak izan dira eta honek zuhaitzak jauztea eta beste hainbat arazo eragin ditu herri batzuetan.
Bizkaiko suhiltzaileek 92 esku-hartze izan dituzte azken orduetan haize boladaren ondorioz eta hauetako asko Galdakaon eta Usansolon izan dira. Udaltzaingoak ere lana izan du ordu hauetan eta guztira 21 esku-hartze izan ditu herri bietan.
Leioa, Sondika eta Sestao izan dira eguraldi txarraren ondorioz kalteak jasan dituzten herriak, Bizkaiko suhiltzaileek jakinarazi dutenez.