«Usansolon ez dugula inolako erasotzailerik onartuko» aldarrikatu du talde feministak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Albisteak EH
Urretxindorra Ikastolako ikasle eta ikasle ohiek osatutako emakume talde batek irakasle usansolotar bat pederasta izatea salatu du eta honen harira adierazpen bat argitaratu du Usansoloko Talde Feministak. Honetan, «Usansolon ez dugula inolako erasotzailerik onartuko» aldarrikatu du.
Irakasle eta idazle usansolotar bat pederasta izatea salatu du Urretxindorra Ikastolako ikasle eta ikasle ohiez osatutako emakume talde batek Instagram bitartez. Aipatutako irakaslea duela 30 urte dabil irakasle ikastola horretan eta biktimak aldiz, 10 eta 17 urtekoak dira.
«Ez da emakumearen aurkako sexu-indarkeria, haurren aurkako sexu-indarkeria baizik. Pederastia kasu batez ari gara», nabarmendu dute neskek, ikastola «konplize» dela salatuz.
Salaketa hauen harira, adierazpena argitaratu du Usansoloko Talde Feministak, «erasoen biktimei babesa eta elkartasuna» adieraziz.
«Usansolon ez dugu inolako erasotzailerik onartuko eta lanean jarraituko dugu edozein motatako erasoak ekiditzeko eta salatzeko», aldarrikatu dute.
Halaber, taldeak ateak ireki ditu «espazio seguru batean» salaketa egin nahi izanez gero «bidelagun izateko». Hauek dira Usansoloko Talde Feministaren kontaktuak: usansolokotaldefeminista@gmail.com eta @usansolokotaldefeminista Instagram kontua.