Virginia Imazek ‘Akelarre’ clown ikuskizuna eskainiko du Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Virginia Imazen sareetatik
Mairi Emakume Feminista Batzak antzezlana antolatu du eguenerako, azaroak 14, Torrezabalen. Virginia Imazek ‘Akelarre’ clown ikuskizuna eskainiko du, umorea eta samurtasuna uztartuz.
Mairi Emakume Feminista Batzak hainbat ekintza antolatzen ditu urtean zehar eta aste honetan antzerki ikuskizuna antolatu du Torrezabal Kultur Etxean, Virgina Imazen eskutik. Honek ‘Akelarre’ ikuskizuna eskainiko du aretoan 19:00etan, sarrera librearekin.
Ikuskizun honetan, Imazek umore eta samurtasuna uztartzen ditu eta clown jokoari esker, begiko gaitza, deabruarekiko tratua, sorginkeriak, sorgin ehiza eta abar bezalako gaiak irudikatzen ditu.
«Proposamen ludiko bat da, desberdintasuna eta indarkeria erreferentetzat hartzen dituena, eta Oihulari Klownen sorkuntza guztietan ohikoa den bezala, genero-ikuspegitik egiten du», azaldu dute Mairitik.