Josi Sierrak BINKEren aurkezpenean grabatu zituen zazpi bideoak gogoratu ditugu

Argazkia: BINKE.

Bost egun igaro dira BINKE —Galdakaoko eta Usansoloko lehenengo euskarazko komunikabidea— jendeaurren aurkeztu zenetik hamar urte bete zirenetik. Dozenaka lagun eta musikari batu zituen ekitaldian aurkeztu zen, eta hemen batu ditugu hitzorduan Josi Sierra galdakoztarrak grabatutako zazpi bideo-elkarrizketa.

Hilabete luzeetako lan boluntarioaren emaitza, 2016ko urtarrilaren 20an aurkeztu zen jendaurrean BINKE, Galdakaoko eta Usansoloko lehenengo euskarazko komunikabidea.

Gandasegi ikastetxeko areto nagusiak hartu zuen euskara hutsezko aldizkariaren aurkezpen ekitaldia, eta bertan batu ziren dozenaka lagun. Jesus Eguzkitza ‘Eguzki’ eta Joana Lasherasek gidatu zuten hitzorduan musikarik, ilustraziorik eta bertsorik ez zen falta izan, BINKEk jaso zuen moduan.

Josi Sierra komunikatzaile galdakoztarra ekitaldian izan zen, eta bideo-elkarrizketa hauen bitartez gogorarazi dizkigu bertaratu ziren zenbait aurpegi ezagunen hitzak zituela, BINKEren aurkezpenean grabatutakoak.

Hemen Sierrak Iñigo Hernando musikariari, Roberto Perez kazetariari, Eunate Barroeta historialariari, Jesus Eguzkitza ‘Eguzki’ Arrazolako galdakoztar euskaltzaleari, Eider Eibar ilustratzaileari, Arkaitz Estiballes bertsolariari eta Jon Gomez Garai eta Kontxi Belandiari egindako elkarrizketak.

situs togel

situs toto