Adinekoei zuzendutako bost ekintza antolatuko ditu Galdakaoko Udalak azaroan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Galdakaoko Udalak adinekoei zuzendutako bost ekintza antolatuko ditu azaroan zehar. Hitzordu guztietan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea eta hemen batu dugu horretarako jakin beharrekoa.
Urtean zehar hainbat ekintza eskaintzen die Galdakaoko Udalak herriko adinekoei eta azaroan ere hala izango da. Zehazki, bost saio antolatuko dituzte hilean zehar, bi irteera eta ikastaro bat.
Honakoak dira zehazki Udalak Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuaren bidez azarorako prestatu dituen jarduerak:
- Azaroak11, 18, 25 eta abenduak 2: ‘Ikasi mugikorra erabiltzen’ doako tailerra. 4 saiotan egingo da, , astelehenak denak, 11:00etatik 13:00etara. Ikastaroak Torrezabalen izango dira eta taldean gehienez 20 pertsona egongo dira. Izena ematea zabalik dago Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuan.
- Azaroaren 18tik otsailera: Deustuko Unibertsitateak eskainitako Ociobide ikastaroak, adineko pertsonentzako unibertsitateko irakasleek emandakoak. Ikastaroak Galdakaoko Udaletxeko Areto Nagusian izango dira eta 2 taldetan banatuko da ekimena: euskarazkoa eta gaztelerazkoa (honetan plazak beteta daude eta itxaron-zerrendan sartzeko aukera dago). Bietan gehienez 40 pertsona hartuko dira eta izen emateak azaroaren 8an hasiko dira:
– Euskaraz: ‘Espainiako gerra zibila’ izango da gaia. Astelehenetan izango da, 18:00etatik 19:30era, azaroaren 18an hasita 2025eko otsailaren 10era arte.
– Gaztelaniaz: ‘Re-descubriendo obras maestras del arte’ izango da gaia. Azaroaren 20an hasita 2025eko otsailaren 5era arte, asteazkenetan izango da ekimena, 18:00 eta 19:30 artean.
Ikastaroa egiteko, Galdakaoko Udaleko Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuan emango da izena honako egun hauetan: euskarazkoan, azaroren 8an 10etatik 13:30era eta azaroaren 9an 16:00etatik 18:00retara; eta gaztelerazkoan, azaroaren 10an eta 13an 10:00etatik 13:30era. Argibide gehiagorako, telefono hauetara dei daiteke: 944 13 90 75 (Deustuko Unibertsitatea) eta 944 01 05 45 (Adinekoen Dinamizazio Zerbitzua). - Azaroaren 18tik aurrera: Garuneko gimnasia ikastaroa. izena azaroaren 6tik, goizeko 10:00etatik, aurrera eman ahal izango da. 3 taldetan banatuko da ekimena: lagun artean, barikuetan 10:00-11:30; etxea anaitasuna barikuetan 12:00-13:30; eta danok aurrera, eguaztenetan 10:00-11:30.
- Azaroak 19, martitzena: Bermeoko Nestor Basterretxearen obrara bisita kulturala, 11:00etan Zuhatzuko tren geltokitik abiatuta. Txangoa bi taldetan egingo da, euskarazkoa eta erderazkoa, eta bakoitzeko gehienezko persona kopurua 25ekoa izango da. Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea.
- Azaroak 28, eguena: Lemoa-Etxano/Amorebieta-Eubara mendi irteera. Izen ematea beharrezkoa da eta azaroaren 18tik aurrera egiteko aukera egongo da. Gehienez 30 pertsonek izango dute ibilbidea egiteko aukera. Hitzordua Zuhatzuko tren geltokian, goizeko 08:30ean da.
Ekintza guztietan, izena emateko lehen egunean, arreta ordutegia 08:00etatik 13:30era izango da; gainerako egunetan, Adinekoen Dinamizatzeko Zerbitzuaren bulego ordutegia 10:00etatik 13:30era izango da astelehenetik ostiralera, eta ostegunetan 16:00etatik 18:00etara. Pertsona bakoitzeko gehienez 2 inskripzio onartuko dira jarduera guztietan.