Ainhoa Gutierrez: «Zerbitzuak gainezka egin zuen orain hamar urte»
[ATAL BEREZIA] Osasun Krisiaren harira aldizkarian egindako gehigarri bereziko elkarrizketetariko bat da hau, “gure heroiak” eta hauek egunotan egiten ari diren lana ezagutzera emateko.
Ainhoa Gutierrez, zeladorea
BINKE / 2020ko martxoa
«Zerbitzuak gainezka egin zuen orain hamar urte»
Ez al dizu beldurrik ematen gaixoak hain hurbil izatea? Ez, ohituta gaude. Gainera hori da pazienteek behar dutena: hurbiltasuna. Infekzio asko izaten ditugu muturren aurrean egunero, hau etorri baino lehen ere. Oraingo hau beraz, nahiz eta oso kutsakorra izan, beste infekzio bat gehiago da guretzat.
Egunotan zein izaten dabil zuen lan nagusia? Jende asko iristen dabil egunotan, eta urduri. Horregatik gure lan nagusia, ohiko bete beharrez gain, jendea lasaitzea eta guzti horiek elkarrekin ez egotea izaten dabil.
Material aldetik zelan zabiltzate? Oso txarto. Eskasa materiala eta eskasa materiala eskuratzeko «goikoak» izaten ari diren aurreikuspena. Gainera txarrena datorrenerako gordetzen ari dira, eta babes gabe sentitzen gara, gu kutsatzaile eta kutsatu izan gaitezkelako.
Zerbitzua gainezka egiten ari da? Zerbitzuak gainezka egin zuen orain 10 urte, murrizketak egin zituztenetik. Eta horixe salatzen urteak badaramazkigu ere, krisi honekin agerian gelditzen ari dira orain…
Zeladoreak zelan ari zarete babesten? Ez gaituztenez osasun-langile bezala hartzen, orain gutxi arte ez dizkigute maskararik eman. Orain maskara berarekin eman behar ditugu hiru egun.